ARGAZKIAK AUKERATZEKO LEHIAKETA. OINARRIAK
2019KO JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEKO EGUTEGIA
Jurramendiko Mankomunitateak lehiaketa antolatu du 2019ko egutegirako 13 argazkiak (12 hilabeteetakoak eta azalekoa) aukeratzeko.
Hautaketa, partaidetza prozesu eta argazkilaritzan adituak direnen epaimahai baten bidez egingo da. Parte hartzea bultzatzeko lehiaketa Jurramendiko Mankomunitateko web orrialdean egongo da eskuragarri.
Parte hartzeko Baldintzak
Interesatuak dauden 16 urte baino gehiagoko pertsona fisiko guztiek parte har dezakete.
La inscripción es gratuita.
Lehiaketa honetan parte hartzeko eta saria eskuratzeko derrigorrezkoa da oinarri hauen onarpena. Parte hartzaileak, Mankomunitateko web orrialdean dagoen formularioa bete eta argazkiak bidaltzen dituenean, oinarri hauek onartzen dituela baieztatzen da.
Oinarri hauetan jasotako baldintzak bete ez gero, zuzenean parte hartzea baliogabetu eta saria irabaziz gero honen itzulera eskatuko zaio.
Lehiaketan parte hartzeko Mankomunitateko web orrialdea sartu:
- Formularioa bete eskatzen diren datuekin.
- Erantsi argazkiak formularioan
Gaia
HONDAKINAK ETA URA JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEAN.
Argazkien ezaugarriak
- Aurkeztutako argazkiak aurrez argitaratu gabeak izan behar dute.
- Argazkiak koloretakoak izan behar dute.
- Argazkiak Mankomunitateko web orrialdean dagoen formulario bidez bidali behar dira formatu digitalean (.jpg).
- Argazkiak gutxienez 3 mega pixele eduki behar dute eta 300 pixel hazbetekoa.
- Argazkiak horizontalean aurkeztuko dira.
- Argazkiei moldaketa orokorrak egin ahalko zaizkie, baino ezingo da ez kendu ezta gehitu jatorrizko konposizioa aldatuko duen elementurik (markoak, sinadura edo bestelako elementu dekoratiboak). Zalantza edukiz gero epaimahaiak jatorrizko argazkia eskatu ahal izango da. Argazkiari ez dagokion elementuren bat gehitu bada, zuzenean baztertu eta lehiaketatik kanpo geratuko da.
Argazkien bidalketa
Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki bidaltzeko aukera izango du (Oharra: naiz eta argazki bat baino gehiago bidali, pertsonako argazki bat aukeratuko da).
Aurreko atalean azaldu den moduan, argazkiak artxibo digitalean bidaliko dira, Jurramendiko Mankomunitateko web orrialdean, eskuragarri egongo den formularioaren bidez. Formularioan ondorengo informazioa jasoko delarik, izen-abizenak, NAN, e-maila eta harremanetan jartzeko telefono zenbakia. Bidalitako argazkien kokalekua eta 16 urte baino gehiago dituela adierazi beharko da.
Aukeraketa
Argazkilaritzan ezagutzak dituzten pertsonek osatuko duen epaimahaiak, aurkeztu diren argazki guztietatik 20 aukeratuko dituzte.
20 argazki hauek Mankomunitateko web orrialdean jarriko dira ikusgai eta herritarrek on-line bozkatzeko aukera izango dute 2019ko egutegian azalduko diren 13 argazkiak hautatzeko.
Azkenik, epaimahaiak aukeratuak izan diren argazkiak egutegian kokatuko dituzte, azalean eta hilabete bakoitzean. Egutegian egileak aipatuko dira.
Azken erabakia 2018ko abenduaren 21ean argitaratuko da, Jurramendiko Mankomunitatearen web orrialdean.
Epeak
- IZEN EMATEA ETA ARGAZKIEN AURKEZPENA: Parte hartzeko azken eguna azaroaren 22ra arte (barne).
- FINALISTEN BERRI EMATEA: Abenduaren 3an Jurramendiko Mankomunitateko web orrialdean jarriko dira aukeratutako 20 argazkiak.
- HERRITARREN BOZKETA: Abenduaren 3tik 18ra bitartean (biak barne).
- ARGAZKI IRABAZLEAK: Abenduaren 21ean.
Saria
120€-ko saria egutegirako aukeratua izan den argazki bakoitzarentzat.
Erantzukizuna
Lehiaketan parte hartzen duten pertsonek emandako informazioa egiazkoa eta eguneratua dela ziurtatzen dute.
Ez da antolakuntzaren ardura ezta erantzukizuna, lehiaketan parte hartu duten pertsonek emandako datuen akatsak edo faltsukeriak. Antolakuntzari hirugarren batzuek erreklamazioaren bat jartzen badiote, lehiaketara bidalitako argazkiren batek beren jabetza intelektualerako edo norberaren irudirako eskubidearen urraketaren bat dakarrela uste izateagatik, argazkia bidali duten pertsona parte hartzaileen beren gain hartu beharko dituzte erreklamazio horretatik erator litezkeen gas, kostu eta kalte-ordain guztiak.
Haurren babesa eta intimitaterako eskubidea
Haurren irudi zuzen eta zehatzak dituzten argazkiak ez dira onartuko.
Argazkietan ezagutu daitekeen adin nagusiko pertsonaren bat azaltzen bada, pertsona horren idatzizko baimena aurkeztu beharko da.
Lanen difusio eta erakusketa
Jasotako argazkiak Jurramendiko Mankomunitateko argazki biltegian jasoko dira eta hauek erabiltzeko baimena izango du bere betebeharretarako eta bere izenean sinatuz. Erabilera ez da izango Mankomunitatearentzat esklusiboki, bere egileek beraien argazkiak erabiltzeko eskubidea izango baitute.
Saritutako argazkiak ordea, Jurramendiko Mankomunitatearen jabetza esklusibora pasako dira eta ustiapen eskubideak Mankomunitatearenak bakarrik izango ditu. Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak edo hauen aukeraketa batek Jurramendiko Mankomunitatearen web orrialdean ikusgai jarri daitezke.
Jurramendiko Mankomunitateak lehiaketan parte hartzen duten argazkiekin edo hauen aukeraketa batekin erakusketa publikoa egiteko eskubidea dauka.Era berean, egoki iruditzen bazaio, aukeratutako argazkiekin katalogo bat editatzeko eskubidea dauka. Kasu honetan, katalogoan agertzen diren argazkien egileek, honen ale bat jaso dezakete.
Oharrak
Parte hartzen duten pertsonek aurkeztutako argazkien egileak direla aitortzen dute.
Hautatuko argazkien egileek hauen eskubideei eutsiko diete. Hala eta guztiz ere, Jurramendiko Mankomunitateak aukeratuak izan diren argazkiak erabiltzeko eskumena izango du. Argazki hauek kopiatu edo moldatuak izan ahalko dira egilearen baimenik gabe.
Ez dira onartuko pertsonen ohorearen eta intimitatearen eskubideen aurka egiten dituzten argazkiak. Baita mezu arrazistak edo matxistak eta indarkeriaren apologia egiten dituztenak ere. Era berean, lehiaketaren antolakuntzaren esku geratzen da oinarriak edo baldintzak betetzen ez dituzten horiek baztertzeko.
Parte-hartzaileak emandako datu pertsonalak, 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko datuak Babesteari buruzkuak dioenaren arabera erabiliko dira. Lehiaketaren antolatzaileek formulario bidez jasotako informazioaren berri emango dute automatizatutako fitxategian erabiltzeko. Era berean adierazi nahi da, datu hauen bilketa eta tratamenduaren helburua, lehiaketa ahalik eta egokien kudeatzeko helburuarekin dela eta oinarri hauen helburu zehatzak betetzea, baita ere argazkilaritza lehiaketetako hurrengo edizioen difusiorako.
Nahi izanez gero, datuak sartzeko, aldatzeko, ezeztatzeko edo hauen erabilera ez onartzeko eskubideak, legeak ezarritakoari jarraituz honako helbidera jo dezakezu:
mancomunidad@montejurra.com
Irabazle izan direnak eta saria onartu duten pertsonek beren izena eta irudia erabiltzeko eskubidea onartzen dute Jurramendiko Mankomunitateari.
Antolakuntzak konpromisoa hartzen du jasotako datu pertsonalak hirugarren batzuei/enpresei ez emateko.
Antolakuntzak oinarri hauetan xedatu ez den edozein alderdiri buruz ebatzi ahal izango du.