Aurkezpena
Jurramendiko Mankomunitateak hiri hondakinak kudeatzen ditu, modu integratuan, bilketa- eta tratamendu-sekzioen bidez, ahalik eta produktu eta azpiproduktu gehienak errekuperatzeko.
Erabiltzaileen parte-hartze aktiboan oinarritzen da zerbitzua, haiek bereizten baitituzte hondakinak etxeetan, ezarritako bilketa-sistemekin bat aurkeztuta. Gaikako bilketa ezarri zenetik, 1990. urtean, kudeatutako hondakin guztiak tratatu ditu Jurramendiko Mankomunitateak birziklatzeari begira, eta Europako egungo zuzentarau eta proposamenekin bat datozen errekuperazio-portzentajeak lortu ditu.
Une hauetan, zaborra 4 frakziotan banatzen da ( papera eta kartoia, beira, bio-hondakinak edo organikoak eta, azkenik, ontziak, materialak eta besterik); modu horretan, haien tratamendua eta errekuperazioa errazten da. Sorburuko bereizketan datza hondakin-kudeaketaren sistema integratu baten arrakasta; izan ere, errekuperazio-indize handiak lortzen dira lankidetza indibidualari eta gaikako bilketarekin bat datozen portaerei esker.
Batetik, gaikako bilketa integralean oinarritutako hondakinen kudeaketa, eta haren balio erakuslea, eta, bestetik, informazio-kanpainen eta birziklatze- eta konpostaje-instalazioak garatzea eta abian jartzea erabakigarriak izan ziren orduko Herri Lanen Ministerioak “1994ko Ingurumenaren arloko sari nazionala” eman diezaion Mankomunitateari; halaber, 1996ko CE Ingurumenaren zuzendaritza nagusiak jardunbide egokien etsenplu on izendatu zuen gaikako bilketan eta konpostajean.