Gaur egun, Jurramendiko Mankomunitateak bi ibilgailu eta edukiontzi mota erabiltzen ditu zerbitzuan: atzeko bilketa, edukiontzi txikiekin eta konpartimentu bikoitzeko ibilgailuekin, biztanle gutxi duten herrientzat; eta bi alboetako bilketa edo beso bidezkoa eta tamaina handiagoko edukiontziekin, biztanle gehiago duten edo irisgarriagoak diren herrientzat.
Hondakinak biltzen dituzten ibilgailuen mantentze-lana errazteko, Jurramendiko Mankomunitateak badu edukiontziak garbitzeko ibilgailu bat hondakinak biltzen dituzten ontziak modu automatikoan garbitzen dituena, baita biltegiak eta mantentze-laneko instalazioak ere.
Bilketa automatizatuaren sistema
Jurramendiko Mankomunitateak etxez etxeko hondakin-bilketa berritzaile bat ezarri du pixkana-pixkana, herritarrentzat errazagoa izan dadin birziklatzea eta hondakinak bereiztea.
Edukiontzi horiek edukiera handiagoa dute, eta praktikoagoak, irisgarriagoak eta higienikoagoak dira; gainera, inpaktu bisual gutxiago dute
Honako hauek biltzeko edukiontziak daude bilketa-puntu bakoitzean: hondakin organikoak (estalki marroia), ontziak, materialak eta beste hondakin batzuk (estalki horia ) eta papera eta kartoia (estalki urdina).
Bilketa automatizatuaren sistemaren gakoak
Bilketa automatikoaren sistemak abantaila garbiak ditu atzeko bilketaren sistemaren aldean.
Edukiontziek egungoek baino edukiera handiagoa dute, eta, beraz, hobeki baliatzeko aukera emateaz gain, errentagarri bilakatzen dituzte badauden baliabideak. Gainera, bilketa aldeaniztuneko ibilgailua errazago iristen da edukiontzira, bai eskuinaldetik, bai ezkerraldetik. Ibilgailu berriak automatikoak dira, hau da, gidariak berak egiten du bilketa, eta, beraz, asko errazten da prozesua.
Bestalde, papera eta kartoia biltzeko edukiontziak pedal bat du, erosoagoa izan dadin. Sistema hori ezarri denetik, aldatu egin dira, baita ere, frakzio bakoitza identifikatzeko koloreak. Kolore berdea beira biltzen duen iglu-edukiontzian ageri da bakarrik, eta kolore marroia hondakin organikoen edukiontzian.
Atzeko bilketan, edukiontziak irauli egiten ziren kamioietan, eta hondakinak edukiontzian sartzen ziren leku beretik ateratzen ziren. Halere, sistema automatizatuan, hondakinak edukiontziaren beheko aldetik deskargatzen dira, eta, beraz, bilketa-sistema hori garbiagoa eta higienikoagoa da.
Bai edukiontzi berrien materialen kalitateak, bai ibilgailu berrien bilketa aldeaniztunak instalazioetan mantentze-lan hobea egiteko aukera ematen dute, eta, horrela, luzeago irauten dute.
Hiru edukiontzi berriak elkarren ondoan jartzen dira bilketa-gune bakoitzean. Egitura luzeagoa da zentzu transbertsalean, eta, beraz, elkartuz gero, 4,5 metro baino ez dute hartzen. Beste sistema automatiko batzuek, aldiz, edukiera berbera lortzeko, zortzi metro ere har ditzakete. Beraz, eragin estetikoa leunagoa da, eta ez du trabarik egiten oinezkoen eta gainerako ibilgailuen joan-etorrietan.
Legezko betebehar bat da etxean hondakinak bereiztea. Baina, herritarrei laguntzeko gaikako bilketa horretan, baita tratamendua eta geroko birziklatzea errazteko ere, Jurramendiko Mankomunitateak pegatina batzuk jarri zituen edukiontzi bakoitzean erabiltzaileen zalantzak argitzeko, ongi jakin dezaten zer jarri haietako bakoitzean eta nola.
Nola bereizi behar dira hondakinak Jurramendiko Mankomunitatea osatzen duten herrien esparruan?
Gaikako bilketaren barnean, Mankomunitateak zehaztutako baldintza eta lekuetan eman behar ditu hondakinak herritar bakoitzak.
Sorburuan behar bezala egindako bereizte batek birziklatze-portzentaje handiak ematen ditu, eta produktu berrietan lehengai gisa erabiltzeko adinako kalitatea duten produktuak lortzen dira.
Biltze-lana errazteko, zenbait edukiontzi-mota daude, eta haietako bakoitza egokia da hondakin mota bakoitzerako.
Hondakin mota
Bilketa EZ automatikoa
Bilketa automatikoa
Kontuan izan behar da kartoi Papera biltzeko edukiontziak ezaugarri ezberdinak dituztenez leku sistema ezberdinak eta beirazko ontziak bilduma da gauzatzen iglu berdeak arabera.
Horrez gain, Jurramendiko Mankomunitateak puntu zehatz batean lurperatuta zenbait tokitan, edukiontziak, etapa berri bat hasten edukiontzi inpaktua gorako hobekuntza badakartza batera ezarri du.
PILAK BILTZEA
Pilak biltzeko, Mankomunitateak zenbait informazio-panel ditu Lizarran, eta, haietan, edukiontzi txiki bat dago hondakin mota hori biltzeko. Era berean, saltzen diren dendetan ere biltzen dituzte pilak, baita herri batzuetan dauden garbiguneetan ere.
JANTZIAK ETA OINETAKOAK BILTZEA
Jurramendiko Mankomunitateak zenbait bide eskaintzen ditu oihalak, jantziak eta oinetakoak biltzeko.
EDUKIONTZI ESPEZIFIKOAK
Guztira 31 edukiontzi espezifiko daude, Estellerriko 20 herri handienetan..
- Abárzuza
- Allo
- Ancín-Murieta
- Andosilla
- Arizala
- Arróniz
- Ayegui
- Cárcar
- Dicastillo
- Estella
- Lerín
- Lodosa
- Los Arcos
- Mendavia
- Oteiza
- Sartaguda
- Sesma
- Viana
- Villatuerta
- Zudaire
TAMAINA HANDIKOEN ETXEZ ETXEKO BILKETA
Gainerako 107 herritan zerbitzua osatzeko, aldian behingo bilketa ibiltaria egiten da; gainera, tamaina handikoen bilketa ere egiten da, Emausko trapuketarien eskutik.
GARBIGUNEAK
Estellerrian kokatutako 8 garbiguneetako bakoitzean edukiontzi espezifiko bat dago, oihalak, jantziak eta oinetakoak biltzeko.
EMAUSKO TRAPUKETARIEN EGOITZA (LIZARRA)
Arestian aipatutako bide horiez gainera, Emausko Trapuketariek Lizarran duten egoitzan ere utz daiteke material hori, ordutegi honetan:
Avda. Yerri 33,
31200 Estella - Lizarra.
Tfno. 608184277
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara, asteartetik ostiralera, eta 09:00etatik 13:00era, larunbatetan.
Zer egiten da bildutako arropa guztiarekin?
Bildutako oihal, jantzi eta oinetako guztiak bi bidetara bideratzen dira: Emausko Trapuketariek Lizarran antolatzen duten azokan saltzen dira egoera onean daudenak, eta gainerakoak, trapuak egiteko birziklatzen dira.