Garbiguneak

Jurramendiko Mankomunitateak GARBIGUNEEN aldeko apustua egiten du Estellerrian

Etxeetan sortutako hondakinak biltzeko prozesuaren barnean, eta herritarrak errazago kudea ditzan hondakinak behar bezala, Jurramendiko Mankomunitateak GARBIGUNEEN aldeko apustua egiten du Estellerrian.

Zerbitzu hori bete beharrekoa da, 2.000 biztanletik gorako Hondakinen Plan Nazional Integratuak biltzen duen bezala, eta lagungarria da Mankomunitateak eskaintzen duen hiriko hondakin solidoen bilketa orokorrari begira. Horrela, Estellerriak zortzi garbigune ditu erabiltzaile guztien zerbitzura.

HONDAKIN ONARGARRIAK

  • Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH):
    • Gailu elektriko eta elektronikoak: etxetresna elektrikoak, ordenagailuak, eta abar.
    • Informatika-materiala: inprimagailuak, CD-ak, tonerrak, telefono mugikorrak, eta abar.
    • Fluoreszenteak eta kontsumo txikiko lanparak, goritasun-bonbillak, beira laua oro har eta zeramika.
  • Tamaina handikoak, hala nola koltxoiak, somierrak, altzariak, eta abar.
  • Sukaldean erabilitako olioak.
  • Motorretan erabilitako olio mineral sintetikoak, hala nola irazkiak, latak, eta abar.
  • Plastiko eta metalezko etxeko ontziak: pintura, berniza eta antzekoak.
  • Eraikuntza eta eraispeneko hondakinak: obra-hondakinak. Gehienez ere 100 kg.

HONDAKIN EZ ONARGARRIAK

  • Janari-hondarrak eta hondakin organikoak oro har (edukiontzi berdea edo marroia).
  • Ontziak eta antzekoak (edukiontzi horia).
  • Papera, kartoia, beira.
  • Animalia hilak.
  • Produktu toxikoak edo arriskutsuak (arestian aipatutakoak izan ezik).
  • Ospitale-hondakinak.
  • Zerrenda honetan zehaztu ez diren hondakinak edo identifikagarriak ez direnak.

Hurbilen duzun GARBIGUNEA

Garbiguneak Estellerrian

LIZARRA

LEKUA: Lizarrako Gardentasun-plantan dago, garai bateko zabortegiaren aldean.

ORDUTEGIA: 12:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 14:00etara larunbatetan.

TELEFONOA:
948 54 64 11 / 647 490 573

LODOSA

LEKUA: El Portillo parajean dago, herriko kobazuloetatik hurbil.

ORDUTEGIA: Astelehena, Asteazkena eta Larunbata. 9:00etatik-13:00etara.

TELEFONOA:
948 69 30 32

MENDAVIA

LEKUA: Herritik 2 kilometrora dago.

ORDUTEGIA: Asteazkenetan, 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara, eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

TELEFONOA:
948 68 51 76

ANDOSILLA

LEKUA: Industrialdean dago (tanatorioaren ondoan).

ORDUTEGIA: Astelehen, astearte eta asteazkenetan, 13:00etatik 14:30era.

TELEFONOA:
948 69 00 34 / 948 69 01 12


LOS ARCOS

LEKUA: Joaquín María Gastón kalean dago, (garai bateko SENPA biltegiak).

ORDUTEGIA: Larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.

TELEFONOA:
948 44 10 04

LERÍN

LEKUA: La Romaleta futbol-zelaiaren gainean.

ORDUTEGIA: Asteartean, 11:00etatik 13:30era, eta, ostiralean, 15:30etik 18:00etara.

TELEFONOA:
948 53 00 05

SESMA

LEKUA: Herriko industrialdean dago.

ORDUTEGIA: Asteazkenetan, 13:00etatik 14:00etara, eta, larunbatetan, 12:00etatik 13:30era.

TELEFONOA:
948 69 80 19

ARROITZ

LEKUA: Beórtiga parajean.

ORDUTEGIA: Astelehenetan, 13:00etatik 15:00etara.

TELEFONOA:
948 53 71 06