Cárcarko Birziklatze eta Konpostaje Planta eredugarriak argi erakusten du nola errekuperatu behar diren zaborreko produktuak; izan ere, %50etik gora murriztu dira zabortegira bideratzen diren hondakinak hura lanean hasi zenetik.

90eko hamarkadan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak esfortzu ekonomiko handia egin zuen planta hori eraikitzeko, 1988ko Hondakinen Plan Zuzentzailean programatutakoaren esparruan

Horri esker, kalitate handiko azpiegitura eraiki ahal izan zen garai hartako egoera orokorra kontuan hartuta

Orduz geroztik, Cárcarko Tratamendu Planta erreferentzia izan da hiri hondakinak tratatzeko eta frakzio organikoarekin konpostajea egiteko interesa agertu duten beste autonomia erkidego batzuentzat.

Oops...
Slider with alias Residuos El Tramiento not found.

Zentroa Cárcarko udalerrian dago. Han, birziklatze- eta konpostaje-prozesuen bitartez, hiri hondakinak eta jatorri industrialeko beste batzuk tratatzen dira, bereziki Estellerriko nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko industriatik datozenak. Bertan, gainerako instalazioen ondoan dagoen zabortegi batera bideratzen dira honako hondakin hauek: aurretik bereizi gabe dauden jatorri industrialeko hondakinak –beraz, errekuperaezinak direnak–; birziklatzeko aukera gutxi dutenak; eta birziklatze- eta konpostaje-prozesuetan aprobetxa ezin daitezkeenak edo errefusa direnak.

Jurramendiko Mankomunitateak etengabe hobetu eta zabaldu du prozesua jarduera hasi zenetik; besteak beste, azpiegiturak eraiki ditu produktuak biltzeko eta mantentzeko eta jatorri industrialaren antzeko hondakinak sailkatu eta trinkotzeko.


Cárcarko instalazioetako prozesuak

Gaur egun, Cárcarko zentroan errekuperazio- eta birziklatze-tratamendu integral bat ematen zaie iristen diren hondakinei. Honako hauek osatzen dituzte instalazioak:

  • Ontzi plastikoak, papera eta kartoia, beira eta metalak errekuperatzeko planta bat.
  • Konpostaje-planta bat.
  • Errekupera daitezkeen produktuak hautatzeko eta jatorri industrialeko hondakinak paketatzeko linea bat.
  • Errefusen zabortegi bat.

Honako azpiproduktu hauek errekupera eta paketatzen dira, birziklatze-plantetara eramateko:

  • Dentsitate handiko eta txikiko polietileno-plastikoak.
  • PET plastikoak.
  • Dentsitate txikiko PE film plastikoak.
  • Osagai anitzeko produktuak nahasten dituzten plastikoak, tetrabrik motakoak.
  • Papera eta kartoia.
  • Metal ferrikoak.
  • Aluminioa.
  • Beira.

Planta-de-recuperacion-Carcar

Ontziek eta beste hondakin ez organikoek osatutako frakzioa, estalki horiko edukiontzietan bildutakoa, prozesu horren materia organikoa da; honako makina eta instalazio hauek daude prozesuan:

Hondakinen elikagailua
Alimentador-de-residuos

Aurretratamenduko kabina; han, eskuz bereizten dira tamaina handikoak eta kartoia. Poltsak irekitzen dituen makina dago instalazio horretan.

Granulometriaren araberako bahe birakaria
Tromel-de-clasificacion-por-granulometria

Hiru hondakin-frakzio hautatzen ditu, tamainaren arabera.

  • Meheenak errefustzat jotzen dira, eta, hondakin organikoen proportzioagatik, egonkortzeko prozesu biologiko batera bideratzen dira.
  • Ontzi barnehutsek osatzen dute gehienbat erdiko frakzioa.
  • Poltsek, plastiko handiek eta beste objektu batzuek osatzen dute tamaina handieneko frakzioa.

Azken bi frakzio horiek hautatze-kabinan edo kabina nagusian sartzen dira bi uhal garraiatzailetatik. Hautaketa magnetiko bat eta beste pneumatiko bat egiten zaio erdiko frakzioari, metalak eta plastikozko poltsa txikiak bereizteko.

Hondakinak bereizteko instalazioa edo hautaketa nagusiko kabina
Sala-de-triaje-o-cabina-de-seleccion-principal

Honako elementu hauek ditu: xurgatze pneumatikoko bi aho, material plastiko arinak ateratzeko; multi-sailkatzaile optiko bat, tamaina erdiko produktuen lineatik hiru frakzio bereizten dituenak; eta hiru langile, bi linea horietan laguntzen dutenak.

Erdiko frakzioaren hondakinak indukzio-korronteen bereizgailu batetik igarotzen dira frakzio metalikoa ateratzeko (aluminioa eta burdina). Bi linea horien errefusek bat egiten dute prentsa paketatzaile batean, eta zabortegira eramaten dira.

Biltegiko fardelak
Trojeles-de-Almacenamiento

Sistema guztiek hautatutako produktuak sala edo kabina nagusiaren azpian dauden bost konpartimentutan biltzen dira. Biltegi horiek modu automatikoan deskargatzen dira eta uhal garraiatzaile bat elikatzen dute, paketatze-prentsaraino iritsi arte. Jada paketatuta dagoen produktu bakoitza bildu egiten da, birziklatze-industriaraino garraiatu arte.

Errekuperatutako produktuak
Productos-Recuperados
Jatorri industrialeko hondakinak errekuperatzeko linea

Jatorri industrialeko hondakinen parekagarriak diren hondakinak errekuperatzeko prozesu bat eraikitzen ari da, hala nola papera, plastikoak, egurra edo metalak; gero, errefusa prentsatu eta zabortegian biltzeko lanak erraztuko dira.


Planta-de-Compostaje

Konpostaje-plantan, hondakin organikoak produktu organiko-mineral bilakatzen dira, nekazaritza- eta lorezaintza-lanetan erabiltzeko. Honako hauek dira planta horretan egiten diren prozesuak:

  • Konpostaren aurretratamendua eta fintze-lana egiteko nabea, baita findutako konpostaren aurrebilketa ere bai.
  • Konpostaje-nabea.
  • Konpostajera bideratu ez diren hondakin organikoak egonkortzeko larrainak.
  • Lortutako konposta ontzeko eta biltzeko larrainak.

Frakzio organikoa edo hartzigarria.

Gehienbat, estalki berdeko (marroi bilakatzeko prozesuan) edo marroiko edukiontzian bildutako hondakinek (zati handiena biodegradagarria da) osatzen dute produktu hori. Kontrolatutako prozesu biologiko baterako lehengaia da: hartzitze aerobioan oinarritutako prozesua da hori. Honako hauek dira prozesu horren fase nagusiak:

Aurretratamendua
Preparamiento-01

Horretan, produktua egokitu edo prestatu egiten da hartzidura-prozesurako lehengai egoki bat lortzeari begira.

Berezkoak edo egokiak ez diren produktuak bereizten dira; oro har, hondakin organikoetarako edukiontzietan oker sartu diren produktuak dira. Tamaina handieneko produktuak prozesua elikatzen duen makinarekin bereizten dira, eskuz edo modu mekanikoan.


Gero, hondakin horiek urragailu eta sare zirkularreko bahe birakari batetik iragaten dira; horrela, tamaina txikieneko frakzioa ateratzen da, konpostajean lehengai gisa erabiliko dena. Tamaina handieneko materiala, normalean konpostajean erabiltzeko modukoak ez diren materialek osatutakoa, prentsa batera bideratzen da, eta, geroago, zabortegira.

Preparamiento-02
Hartzidura aerobioa edo konpostajea
La-fermentacion-Aerobia-o-Compostaje-01

Produktua prozesu guztian zehar behar bezala hautatu, xehatu eta tratatu ondoren, nabe estalira eramaten da, hain zuzen ere, hartzidura-siloetara; han, gutxi gorabehera, hilabete egoten da aireztatze bortxatu eta hartzidura aktiboarekin; gero, produktua iraultzeko eremuan sekzio triangeluarreko metak eratzen dira –gutxi gorabehera, 5 m2-ko sekzio eta 50 metroko luzera dute– eta hartziduraren bigarren faseari ekiten zaio –3 aste irauten du– autopropultsio bidezko iraulgailu baten bitartez.


La-fermentacion-Aerobia-o-Compostaje-02

Egonkortze- eta higienizatze-maila nahikoa izanda, berriz hautatze-prozesua egiten da, eta, gero, ontzen uzten da konposta lortu arte; hor bukatzen da prozesua.

Ekoitzitako konposta araztea edo fintzea
Proceso-de-depuracion-o-afino-del-Compost-Producido-01

Prozesu horretan, konpostetik bereizten dira, tamaina edo ezaugarriengatik, konpostaren kalitatea eta/edo itxura kaltetzen duten produktuak, gero saldu eta aplikatzeari begira.

Honako makina hauen bidez fintzen da konposta:

  • Elikagailu bat, dosifikatzailearekin eta egokituta pala mekaniko bidez kargatzeko.
  • Granulometria bidezko bahe bat, bahe birakari baten antzekoa, ondoz ondoko bi sarek –txapa zulatuzkoak– osatutakoa; horrela, tarteko bi osagarri lortzen dira. Lehenbizikoa hurrengo urratsera iragaten da prozesuan, eta, bigarrena –tamaina handiagokoa– konpostaje-prozesuaren hasierara itzultzen da berriz ere.
  • Dentsimetria bidezko bahe bat, hautsa atera eta dekantatu egiten duena haizearen bidez eta partikula astunak –edozein dela ere haren tamaina– bereizteko mahai dardarati baten bitartez; dosifikatzailea duen elikatze-sistema bat ere badu. Hautaketa horretan lortutako materiala bukatutako produktu gisa biltzen da aire zabalean, ontze-prozesua abia dadin.
Ontzea eta biltzea
Maduracion-y-Almacenaje-01

Prozesuaren azken fasea da, eta, harekin, produktua erabiltzeko baldintzak ziurtatzen dira.

Biltegietara eramaten da, eta, hilabetez gutxi gorabehera, kontrolak egiten dira egonkortze-maila ziurtatzeko.


Maduracion-y-Almacenaje-02

Azken produktua ongarri gisa merkaturatzen da eremuan zenbait sorotan erabiltzeko; normalean, ontziratu gabe banatzen da, nekazaritza-atoietan edo kamioietan.

Konpostajera bideratu ez diren hondakin organikoak egonkortzeko linea

Gaur egun (2008), instalazioetara iristen diren hondakin organiko askok ez dituzte betetzen konpostajean erabili eta gero saltzeko oinarrizko baldintzak. Hondakin horiek kutsadura gehien duten plantako errefusa organikoetatik datoz, hondakin-uren lohietatik eta jatorri industrialeko beste lohi edo produktu organikoetatik –toxikoak ez direnak–, eta, osagarri gehiegi dutenez, ez dira egokiak konpostean erabiltzeko.

Nolanahi ere, hondakin horiek egonkortze biologikoko prozesuetan sartzen dira, eta, gero, zabortegian erabiltzen dira estalki-material gisa.


El-rechazo-01

Egindako tratamendu eta prozesuetan zenbait produktu sortzen dira, errekuperatu edo eraldatu ezin izan direnak; errefusa esaten zaie hondakin-frakzio horiei.

Jada esan den bezala, errekuperazio- eta konpostaje-plantetan sortutako errefusak zuzenean paketatu eta zabortegira eramaten dira. Prentsatu bidezko trinkotze horrek bilketa eta produktuaren amaiera errazten du; izan ere, askoz leku gutxiago hartzen dute aurretik prentsatzen ez duten beste teknika batzuekin alderatuz gero.

Errefusa horien ezaugarriak ez dira aurretik hautaketa- eta konpostaje-prozesuetan sartu ez diren masako hondakinenak bezalakoak; izan ere, hondakin lehorrak dira, ez dute ustel daitekeen material organikorik, eta, ondorioz, askoz gutxiago dira afekzio-mailak, adibidez, usainak edota gas eta lixibiatu kutsagarriak. Jatorri industrialeko hondakin gehienak ere hautatze- eta paketatze-prozesu batera bideratzen dira, eta, hartara, bolumen txikiagokoa da zabortegira bideratzen dena.


Zabortegia

El-Vertedero-01

Jatorri industrialeko hondakin gehienak ere hautatze- eta paketatze-prozesu batera bideratzen dira, eta, hartara, bolumen txikiagokoa da zabortegira bideratzen dena.