Araudia tramitazioan


Jurramendiko Mankomunitateak atal hau moldatu du webgunean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Aldez aurreko kontsulta publikoaren tramiteak helburu du herritarren, antolakundeen eta elkarteen iritzia jasotzea inolako ordenantzarik edo erregelamendurik prestatu aurretik.


Entzunaldi eta informazio publikoaren tramiteek helburu dute prestaturik dagoen ordenantza edo erregelamendu baten eraginez eskubide edo interes legitimoak ukitzen zaizkien herritarren iritzia jasotzea, dela zuzenean, dela haien ordezkari diren antolakunde edo elkarteen bitartez. Helburu dute, halaber, beste pertsona edo entitate batzuek egin ditzaketen nahi adina ekarpen gehigarri lortzea.


Jurramendiko Mankomunitatearen esparruan Euskararen erabilera arautzeko ordenantza prestatzea


Jurramendiko Mankomunitatearen esparruan Euskararen erabilera arautzeko ordenantza prestatzea.

Jurramendiko Mankomunitateak atal hau moldatu du webgunean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betetze aldera, herritarrek, antolakundeek eta elkarteek, behar bezala identifikaturik, eta halaxe nahi badute, beren iritziak eta iradokizunak aurkezteko aukera izanen dute Jurramendiko Mankomunitatean, 2017ko ABENDUAREN 29(e)ra ARTE, PARTAIDETZA BIDE HAUETAKO BAT ERABILITA:

  • Posta elektronikoz: participacion@montejurra.com
  • Jurramendiko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean. Bell- Viste kalea. 2,31200 Lizarra.