Aurkezpena

Servicios de Montejurra (SMSA) enpresa arduratzen da uraren arrazoizko erabilera kudeatzeaz Jurramendiko Mankomunitatean.

Ikuspegi integral batetik egiten du lan hori, zikloaren fase guztietan tratatzen baitu ura, iturburutik hasi eta ubide publikora isuri arte.

Uraren ziklo integralaz arduratzen den entitate gisa, honako prozesu hauek hartzen ditu barne Servicios de Montejurra enpresaren jarduerak:

  • Ura hartzea hornidurari begira.
  • Ura edateko moduan jartzeko tratatzea.
  • Goi-banaketa.
  • Behe-banaketa.
  • Saneamendua.
  • Hondakin-uren arazketa.
  • Ubide publikora isurtzea.