Zerbitzuen aurkezpena
Jurramendiko Mankomunitateak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie kide diren bezeroei, eta, oro har, Estellerriko biztanleei.
URA
Mankomunitatea arduratzen da ur-horniduraren zerbitzua kudeatzeaz hura osatzen duten udalerri guztietan.
Ikus daitekeenez, zerbitzu horrek berebiziko garrantzia du Mankomunitatearen jarduketa-esparruaren barnean.
Horregatik, honako oinarrizko eginkizun hauek egiten ditu, bai Servicios de Montejurra, S.A. enpresaren baliabideak eta langileen bitartez, bai hirugarren enpresa, talde edo elkarteak kontratatuz, Mankomunitatearen aginduz lan horiek gauzatzen dituztenak.
Honako hauek dira SMSAk egiten dituen oinarrizko eginkizunak:
- Ur-hornidura, -saneamendu eta hondakin-uren arazketaren (uraren ziklo integrala) zerbitzua kudeatzea, bai eta uren udal zerbitzua behar bezala kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako jarduerak ere.
- Proiektu teknikoak eta laguntza teknikoa egitea, oro har, tokiko azpiegiturekin eta obra publikoekin lotutako obrak eta zerbitzuak egiteko, harentzat edo hirugarrenen enkarguz (horretarako, Bulego Tekniko propioa du).
- Ur-zerbitzuen kudeaketa, bai eta hark behar bezala funtziona dezan beharrezkoak diren gainerako jarduerak ere.
HONDAKINAK
Hiri Hondakinei buruzko 10/1998 Legeak ezartzen duenez, udalerri guztien nahitaezko zerbitzua da hiri hondakinak biltzea, garraiatzea eta deuseztatzea, tokian tokiko ordenantzek agindutako moduan.
1990. urtetik, Jurramendiko Mankomunitateak hiri hondakin solidoen bilketa eta geroko tratamenduaren zerbitzu hori ere kudeatzen du (“Hiri Hondakinak” 10/1998 Legetik).
Horrela, honako hauek dira Servicios de Montejurra S.A. enpresaren eginkizunak zerbitzuan integratuta dauden udalerri eta kontzejuetan:
- Hiri hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuak kudeatzea, bai eta kudeaketa egokiarekin lotuta dauden edo beharrezkoak diren jarduerak egitea (mota guztietakoak).
- Planifikatzea, arautzea eta normalizatzea bilketa arrunt eta gaikako bilketaren zerbitzuak nola egin behar diren, eta hondakinen tratamendua egitea, egokitzat jotzen diren teknikak eta moduak erabiliz; halaber, zerbitzu haiekin zuzenean edo zeharka lotutako jarduerak egitea, beharrezkoak diren produktuak merkaturatzea barne.
- Era berean, eskatutako beste jarduera batzuk kudeatu eta egin ditzake Jurramendiko Mankomunitateak, hiri hondakinei lotutakoak, hark berrantolatu baditu edo haren esku utzi badituzte kide diren tokiko entitateek.
ESTELLERRIKO TURISMO PARTZUERGOA
Estellerriko Turismo Partzuergoa Estellerriko zenbait udalek eta elkartek osatutako partzuergo boluntarioa da.
Inguruko garapen turistikoa bilatzen duten helburu batzuk lortzea da ETPren asmoa.
Honela laburbiltzen dira helburu horiek:
- Udal izaerako baliabide turistikoen kudeaketa.
- Bitartekaritza-lana turismoari lotutako gaietan.
- Ekimen publiko edo pribatuen koordinazioa.
- Bertatik bultzatzen dien jardueren finantzazioa kudeatzea.
- Halako ekimenak finantzatzeko funtsak lortzea.
NOR SAR DAITEKE ESTELLERRIKO TURISMO PARTZUERGOAN?
Estellerriko edozein udal eta toki entitate, bai eta irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuak, elkarte profesionalak eta fundazioak ere, arestian aipatutako interes publikoari buruzko helburuen aldeko interesa agertuz gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 212. artikuluak adierazten duen bezala. Jurramendiko Mankomunitateak bezalaxe, Estellerriko Turismo Partzuergoak modu zuzenean kudeatzen ditu bere zerbitzuak sozietate mugatu baten bitartez: TESTUR, S.L.; izan ere, helburu horietarako eratu zen, 1996an.
Harremanetarako datuak
Tfno.: 948 55 65 37e-mail: info@turismotierraestella.com
Web: www.turismotierraestella.com
TOKI GARAPENA
Gure elkarteko kideek bertako garapen integrala bultzatzeko lanean ari diren eskualdeko entitate publikoak eta pribatuak ordezkatzen dituzte, gure gobernu-organoen bitartez (Batzarra eta Zuzendaritza Batzordea).
Eskualdeko garapen integratuaren aldeko interesa duten partikular, entitate eta eragile guztien elkargune eta ordezkaria izan nahi du, honako helburu hauek lortzeari begira:
- Administrazioak sentsibilizatzea , tokikoak, erkidegokoak eta estatukoak, baita Europar Batasuneko erakundeak ere, eskualdeko baliabide endogenoak ahalik eta hobekien aprobetxatzeko xedez, bertako garapen harmoniatsua eta integratua lortzeari begira.
- Eskualdeko ehun soziala eta ekonomikoa sentsibilizatzea garapen-interesei laguntzen dieten baliabide, ekintza eta proiektuen gainean.
- Izatea, elkarteko kideentzat, elkargune bat Toki eta Erregioko Garapenari lotutako informazio guztia jaso eta banatzeko, bai nazioko mailan, bai nazioartekoan; nagusiki, une bakoitzean erabilgarri dauden hornidura, baliabide eta proiektuen ezagutza hartuko da ardatz, elkartea edo elkartekideak haietaz baliatzeari begira
- Aukera ematea elkartekideei esperientziak eta metodologiak trukatzeko toki eta erregioko garapenaren esparruan esku hartzeari begira.
- Parte-hartzea garapen-programetan, baita haiek egitea ere.
Harremanetarako datuak:
Teléfono: 948 55 65 37e-mail: teder@montejurra.com
web: www.teder.org
HIRIGINTZA ETA ETXEAK ETA ERAIKINAK ZAHARBERRITZEKO BULEGOA
- ETXEBIZITZA ARLOA
Laguntzak tramitatzea eta haien gaineko informazioa ematea etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko, urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren babespean. Bigarrenez jaulkitako bizigarritasun-zedulen gaineko informazioa, ikuskaritza eta tramitazioa. - HIRIGINTZA ARLOA
Informazioa teknikari eta partikularrentzat hirigintza planeamenduari buruz.
Hirigintza arloko aholkuak, txostenak eta lanak udalentzat.
HARREMANETARAKO DATUAK
La O.R.V.E. (Oficina De Rehabilitación De Viviendas Y Edificios ) de Tierra Estella.Fray Diego, 3. 31200 Estella.
Tfno.: 948 55 22 50.
Fax: 948 55 21 03
e-mail: orve@orvestella.com
HERRITARRENTZAKO ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14.00etara.