Zerbitzuen aurkezpena

Jurramendiko Mankomunitateak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie kide diren bezeroei, eta, oro har, Estellerriko biztanleei.

Uraren eta hiri-hondakin solidoen kudeaketa eta tratamendua dira lan nagusiak, prozesu horiek modu integralean eta osorik ulertuta. Aldi berean, bestelako jarduketak egiten ditu interes sozial handikoak ere badiren beste arlo batzuetan. Lizarraren (Nafarroa) erdigunean aurkituko dituzte gure bulegoak Jurramendiko Mankomunitatearekin harremanetan jartzeko interesa duten pertsonek.
SMSA eta TEDER entitateen egoitzak eraikin berean daude zentralizatuta. 2010ean inauguratuta, Lizarrako Belviste kaleko eraikinak 1.800 m2 ditu bulego gisa erabiltzeko, hiru solairutan banatuta; 600 m2-ko garajea, biltegiak eta artxibategia ere baditu. Bestalde, Estellerriko Turismo Partzuergoa Lizarrako erdigunean dagoen autobus-geltokiaren eraikineko beheko solairuan dago. SERTECMA (Etxeak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoa eta Hirigintza Zerbitzua) garai bateko Nafarroako errege-erreginen jauregian dago (XII. mendea), interes artistiko eta kultural handiko multzo eder baten barnean, Lizarrako Fray Diego kalean.
Agua. Mancomunidad de Montejurra

URA

Mankomunitatea arduratzen da ur-horniduraren zerbitzua kudeatzeaz hura osatzen duten udalerri guztietan.

Ikus daitekeenez, zerbitzu horrek berebiziko garrantzia du Mankomunitatearen jarduketa-esparruaren barnean.

Horregatik, honako oinarrizko eginkizun hauek egiten ditu, bai Servicios de Montejurra, S.A. enpresaren baliabideak eta langileen bitartez, bai hirugarren enpresa, talde edo elkarteak kontratatuz, Mankomunitatearen aginduz lan horiek gauzatzen dituztenak.

Honako hauek dira SMSAk egiten dituen oinarrizko eginkizunak:

  1. Ur-hornidura, -saneamendu eta hondakin-uren arazketaren (uraren ziklo integrala) zerbitzua kudeatzea, bai eta uren udal zerbitzua behar bezala kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako jarduerak ere.
  2. Proiektu teknikoak eta laguntza teknikoa egitea, oro har, tokiko azpiegiturekin eta obra publikoekin lotutako obrak eta zerbitzuak egiteko, harentzat edo hirugarrenen enkarguz (horretarako, Bulego Tekniko propioa du).
  3. Ur-zerbitzuen kudeaketa, bai eta hark behar bezala funtziona dezan beharrezkoak diren gainerako jarduerak ere.
Gehiago irakurri
Residuos. Mancomunidad de Montejurra

HONDAKINAK

Hiri Hondakinei buruzko 10/1998 Legeak ezartzen duenez, udalerri guztien nahitaezko zerbitzua da hiri hondakinak biltzea, garraiatzea eta deuseztatzea, tokian tokiko ordenantzek agindutako moduan.

1990. urtetik, Jurramendiko Mankomunitateak hiri hondakin solidoen bilketa eta geroko tratamenduaren zerbitzu hori ere kudeatzen du (“Hiri Hondakinak” 10/1998 Legetik).

Horrela, honako hauek dira Servicios de Montejurra S.A. enpresaren eginkizunak zerbitzuan integratuta dauden udalerri eta kontzejuetan:

  1. Hiri hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzuak kudeatzea, bai eta kudeaketa egokiarekin lotuta dauden edo beharrezkoak diren jarduerak egitea (mota guztietakoak).
  2. Planifikatzea, arautzea eta normalizatzea bilketa arrunt eta gaikako bilketaren zerbitzuak nola egin behar diren, eta hondakinen tratamendua egitea, egokitzat jotzen diren teknikak eta moduak erabiliz; halaber, zerbitzu haiekin zuzenean edo zeharka lotutako jarduerak egitea, beharrezkoak diren produktuak merkaturatzea barne.
  3. Era berean, eskatutako beste jarduera batzuk kudeatu eta egin ditzake Jurramendiko Mankomunitateak, hiri hondakinei lotutakoak, hark berrantolatu baditu edo haren esku utzi badituzte kide diren tokiko entitateek.
Gehiago irakurri
Consorcio Turístico de Tierra Estella

ESTELLERRIKO TURISMO PARTZUERGOA

Estellerriko Turismo Partzuergoa Estellerriko zenbait udalek eta elkartek osatutako partzuergo boluntarioa da.

Inguruko garapen turistikoa bilatzen duten helburu batzuk lortzea da ETPren asmoa.

Honela laburbiltzen dira helburu horiek:

  1. Udal izaerako baliabide turistikoen kudeaketa.
  2. Bitartekaritza-lana turismoari lotutako gaietan.
  3. Ekimen publiko edo pribatuen koordinazioa.
  4. Bertatik bultzatzen dien jardueren finantzazioa kudeatzea.
  5. Halako ekimenak finantzatzeko funtsak lortzea.

NOR SAR DAITEKE ESTELLERRIKO TURISMO PARTZUERGOAN?

Estellerriko edozein udal eta toki entitate, bai eta irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuak, elkarte profesionalak eta fundazioak ere, arestian aipatutako interes publikoari buruzko helburuen aldeko interesa agertuz gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 212. artikuluak adierazten duen bezala. Jurramendiko Mankomunitateak bezalaxe, Estellerriko Turismo Partzuergoak modu zuzenean kudeatzen ditu bere zerbitzuak sozietate mugatu baten bitartez: TESTUR, S.L.; izan ere, helburu horietarako eratu zen, 1996an.

Harremanetarako datuak

Tfno.: 948 55 65 37
e-mail: info@turismotierraestella.com
Web: www.turismotierraestella.com

Gehiago irakurri
Teder, Centro de Desarrollo Rural de Tierra Estella. Mancomunidad de Montejurra

TOKI GARAPENA

TEDER, Tierra Estella Desarrollo Rural, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 1996an eratua, eta Estellerriko garapen ekonomiko eta sozialari laguntzea du helburu: Nafarroako Autonomia Erkidegoaren hego-mendebaldeko koadrantean dago.
Gure elkarteko kideek bertako garapen integrala bultzatzeko lanean ari diren eskualdeko entitate publikoak eta pribatuak ordezkatzen dituzte, gure gobernu-organoen bitartez (Batzarra eta Zuzendaritza Batzordea).
Eskualdeko garapen integratuaren aldeko interesa duten partikular, entitate eta eragile guztien elkargune eta ordezkaria izan nahi du, honako helburu hauek lortzeari begira:
  1. Administrazioak sentsibilizatzea , tokikoak, erkidegokoak eta estatukoak, baita Europar Batasuneko erakundeak ere, eskualdeko baliabide endogenoak ahalik eta hobekien aprobetxatzeko xedez, bertako garapen harmoniatsua eta integratua lortzeari begira.
  2. Eskualdeko ehun soziala eta ekonomikoa sentsibilizatzea garapen-interesei laguntzen dieten baliabide, ekintza eta proiektuen gainean.
  3. Izatea, elkarteko kideentzat, elkargune bat Toki eta Erregioko Garapenari lotutako informazio guztia jaso eta banatzeko, bai nazioko mailan, bai nazioartekoan; nagusiki, une bakoitzean erabilgarri dauden hornidura, baliabide eta proiektuen ezagutza hartuko da ardatz, elkartea edo elkartekideak haietaz baliatzeari begira
  4. Aukera ematea elkartekideei esperientziak eta metodologiak trukatzeko toki eta erregioko garapenaren esparruan esku hartzeari begira.
  5. Parte-hartzea garapen-programetan, baita haiek egitea ere.

Harremanetarako datuak:

Teléfono: 948 55 65 37
e-mail: teder@montejurra.com
web: www.teder.org
Gehiago irakurri
Urbanismo y ORVE. Mancomunidad de Montejurra

HIRIGINTZA ETA ETXEAK ETA ERAIKINAK ZAHARBERRITZEKO BULEGOA

1986an sortu zen, eta Jurramendiko Mankomunitateari lotuta dago 1990etik; honako eginkizun hauek ditu:
  1. ETXEBIZITZA ARLOA
    Laguntzak tramitatzea eta haien gaineko informazioa ematea etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko, urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren babespean. Bigarrenez jaulkitako bizigarritasun-zedulen gaineko informazioa, ikuskaritza eta tramitazioa.
  2. HIRIGINTZA ARLOA
    Informazioa teknikari eta partikularrentzat hirigintza planeamenduari buruz.
    Hirigintza arloko aholkuak, txostenak eta lanak udalentzat.


HARREMANETARAKO DATUAK

La O.R.V.E. (Oficina De Rehabilitación De Viviendas Y Edificios ) de Tierra Estella.
Fray Diego, 3. 31200 Estella.
Tfno.: 948 55 22 50.
Fax: 948 55 21 03
e-mail: orve@orvestella.com

HERRITARRENTZAKO ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14.00etara.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR